Wednesday, June 24, 2009

BIDE OKERRETIK ZUZEN... EHZ 2009

Gaur gauean EUSKAL HERRIA ZUZENEAN jaialdiari buruzko saio monografikoa burutuko dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Uztailaren, 3, 4 eta 5an ospatuko den jaialdiaren berri osatua izango dugu bi ordu iraungo dituen saio monografikoan.

EUSKAL HERRIA ZUZENEAN ekimeneko antolatzaile batekin egin dugu hitzordua saioaren lehen zatirako. Eneritz Zabaleta izango dugu gurean jaialdiaren inguruko datu eta albisteekin. Berarekin batera ezagutuko ditugu, aurtengoan Heletan ospatuko den EHZ jaialdiaren 14. edizioko datu guztiak. Egitaraua egunez egun, parte hartuko duten musika taldeak, ordutegiak, guen ezberdinak bitxikeriak….

Bigarren zatian gainera, zuzeneko koneksioak egingo ditugu pate hartuko duten zenbait musikari lagunekin….Besteak beste, telefono bidez sartuko dira
CHE SUDAKA taldeko kideak, WILLIS DRUMMOND, ZURA, FIACHRAS….

…Entzun ala hil!

MORE INFO:
http://www.ehz-festibala.com


ENTZUN ZUZENEAN, Gaueko 21:00 aurrera
INTERNET BIDEZ:
http://www.txolarre.org
FM BIDEZ: Tolosaldean. 107,50 edota 102,10

BIDE OKERRETIK ZUZEN irratsaioako bloga:
ENTZUN SAIO ZAHARRAK:

http://www.bideokerretik.blogspot.com

Wednesday, June 10, 2009

BIDE OKERRETIK... HATORTXU ROCK




Gaur gauean HATORTXU ROCK elkartasun jaialdiari buruzko saio monografikoa burutuko dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Ekainaren 19, 20 eta 21an ospatuko den jaialdiaren berri osatua izango dugu bi ordu iraungo dituen saio monografikoan.

HATORTXU ROCK ekimeneko antolatzaile batekin egin dugu hitzordua saioaren lehen zatirako. Endika Alonso izango dugu gurean jaialdiaren inguruko datu eta albisteekin. Berarekin batera ezagutuko ditugu, Euskal Herrian inoiz burutu den musika ekimen handiena izango den jaialdiaren barneko tripak. Egitaraua egunez egun, parte hartuko duten musika taldeak, ordutegiak, guen ezberdinak bitxikeriak….

Bigarren zatian gainera, zuzeneko koneksioak egingo ditugu pate hartuko duten zenbait musikari lagunekin….Besteak beste, telefono bidez sartuko dira Doctor Deseo taldeko Francis, Juan Sangre Ekon-Governors, Jon Akatu, FernandoReincidentes, Kerobiako Xabier, Aiora Zea Mays, Fran Hesian, Auo Etsaiak, XabiKaotiko, Lander LOR, RIP taldeko Txerra…

…Entzun ala hil!

MORE INFO:
http://www.hatortxurock.com

ENTZUN ZUZENEAN, Gaueko 21:00 aurrera
INTERNET BIDEZ: http://www.txolarre.org
FM BIDEZ: Tolosaldean. 107,50 edota 102,10

BIDE OKERRETIK ZUZEN irratsaioako bloga:
ENTZUN SAIO ZAHARRAK:
http://www.bideokerretik.blogspot.com

Wednesday, May 27, 2009

Bid3 kerr3tik ZUzEN... hautsak arrotuz....


Gaur gaueko irratsaioan kaxoian gorderik izan ditugun diskoei hautsa kenduko diegu eta nobedade eta disko berriei eginen diegu leku gaueko 9etatik aurrera. Berriki argitaratu diren diskoak izanen dira gaurko protagonistak, bai eta Durangoko azokak utzi zizkigun dozenaka erreferentzi ere.. euskal musikaren errepidean beti ere, eszena lokalaren alde. Igo bolumenaren botoia zeruraino, eta gozatu bertako musikaz.


Pasaden astean egin genuen gure lehen bertsio gaua...Izanen dira bertsio gau gehiago: Aurrera begira Euskal Herriko Rock taldeak Euskal Herriko rock taldeei eginiko bertsioak eta Euskal Herriko musika taldeek atzerriko taldeetatik hartu dituzten kantuak bilatzen eta prestatzen ari gara. Norbaitek proposamenik badu: bideokerretik@gmail.com helbidean gustura hartuko ditugu bertsioen zerrendak.

Beraz, Tolosaldean, FMaren uhinetan zehar 107,5 eta 102,10 dialean, eta internet bidez, mundu osorako, http://www.txolarre.org helbidean klikatuz.

ENTZUN ZUZENEAN,
asteazkenero gaueko 21:00 aurrera
irrati bidez Tolosaldean 107,50 FM edo 102,10 FM
Internet bidez http://www.txolarre.org

SET LIST, KANTU ZERRENDA:

BIDE OKERRETIK ZUZEN..sintonia DUT
01 FIACHRAS...Poltavako kalerik hotzenak
02 ZURA...No mundo dos fugitivos
03 SAGARROI...Bakardadea
04 MAHASTER RIVER...Orratzen dantzen menpean
05 GORA JAPON...Start to move
06 GARTZEN...Pausoak
07 TXAPELPUNK...Lekitto bizirik
08 NAMEK PLANET...Herria hitz gabe
09 AKATU...Chancho colorado
10 KEROBIA...Gris, triste, zoriontsu egun bat
11 LOAN...Formol egoeran
12 PAM...Euskara zikina
13 PIN ALL STAR...Fucking barbecue
14 LOR...Rock terapia
15 VENDETTA...Loco
16 XASTA...Belaunaldi lokartua
17 WILLIS DRUMMOND...Zenbat gramo
18 ESTRICALLA...Jode el maldito patriarcado blanco
19 MAMBA BEAT...Energia xurgatzen
20 DISKOIRA...Utzi bakean bizikletak
21 METRALLETA...Maita nazazu
22 LAYO RASER...Te hemos devorado y ahora
formas parte de nosotros

SAIO ZAHARRAK entzuteko
http://www.bideokerretik.blogspot.com

Tuesday, May 19, 2009

BidE Ok3rReTIK ZuzeN... BERTSIO GAUA


Gaur gauean, bertsio gaua izanen dugu BIDE OKERRETIK…ZUZEN! Irratsaioan. Gaueko 21,00etatik aurrera Euskal Herriko musika talde eta bakarlariak izanen ditugu protagonista bi ordu iraungo dituen saio monografikoan. Gurean, Euskal Herriko musika eszenan, ohikoak dira kantuen moldaketak, askotan, benatako jatorria ere ahantzi egiten dugularik. Gaurko saioan 70. Hamarkadaren inguruan sorturiko kantuak izanen dira protagonista nagusi, baino batez ere, kantu horien gainean rock musika ardatz hartuta egindako bertsioak entzunen ditugu. Kantu originalak eta bertsioak tartekatuko ditugu, kantu bakoitzaren jatorria azalduz eta bakoitzari berea emanez.

Horrela bada, Gontzal Mendibil, Antton Valverde, Imanol, Mikel Laboa, Oskorri, Urko, Pantxoa & Peio (edo Peio&Pantxoa), Xabier Lete, Irune&Andoni Argoitia, Bendito Lertxundi, Egan… bezalakoan kantu originalak entzungo ditugu.

Zentzu horretan, Ken Zazpi, Kloratita, Etsaiak, Morau, Banda Batxoki, Doctor Deseo, Leihotikan, Exkixu, Oliba Gorriak, Soziedad Alkoholika, Petti, RIP, Eñaut Elorrieta, Kanka, Lin Ton Taun, Sarkor…

Izanen dira bertsio gau gehiago: Aurrera begira Euskal Herriko Rock taldeak Euskal Herriko rock taldeei eginiko bertsioak eta Euskal Herriko musika taldeek atzerriko taldeetatik hartu dituzten kantuak bilatzen eta prestatzen ari gara. Norbaitek proposamenik badu: bideokerretik@gmail.com helbidean gustura hartuko ditugu bertsioen zerrendak.

Beraz, Tolosaldean, FMaren uhinetan zehar 107,5 eta 102,10 dialean, eta internet bidez, mundu osorako, http://www.txolarre.org helbidean klikatuz.

ENTZUN ZUZENEAN,
asteazkenero gaueko 21:00 aurrera
irrati bidez Tolosaldean 107,50 FM edo 102,10 FM
Internet bidez http://www.txolarre.org

SAIO ZAHARRAK entzuteko
http://www.bideokerretik.blogspot.com

Tuesday, May 5, 2009

BIDE OKERRETIK… CHECKPOINT ROCK


Ohikoan, BIDE OKERRETIK ZUZEN saioan,  Euskal Herriko entsegu lokaletan buru belarri aritzen diren musika taldeak izanen dira protagonista nagusiak. Urte hauetan guztietan, ehunka izan dira jarri ditugun euskal kantuak eta ugariak izan dira gure estudioetatik igaro diren bandak, dozenaka… batzuetan ere, zenbait monografiko burutu ditugu gai zehatz batzuen inguruan, baina beti ere Euskal Herriko musika protagonista izaki.

Honakoan ordea, berriki argitaratua izan den disko konpilazioa bat izango dugu protagonista gaurko irratsaioan. CHECKPOINT ROCK izena daraman laburmetraiaren soinu banda osatzen duen diskoa ardatz harturik, bi orduz murgilduko gara Palestinako karrika eta kaleetan javier Corcuera eta Fermin Muguruzak elkarlanean burutu duten laburmetraiaren soinu bandaz gozatzeko.

Checkpoint-ak (kontrol igarobideak) zeharkatuko ditugu Zisjordaniako lurralde okupatuak ezagutzeko eta Gazako zerrenda bihurtu den kontzentrazio esparru handietan musikaz gozatuko dugu, egun, Plaestinan bertan sortzen eta bizitzen ari den errealitate bat ezagutzeko.

Tolosaldean, uhinetan zehar 107,5 eta 102,10 dialean, eta internet bidez, mundu osorako, www.txolarre.org helbideab klikatuz 



 

ENTZUN ZUZENEAN,

asteazkenero gaueko 21:00 aurrera


irrati bidez Tolosaldean 107,50 FM
102,10 FM


Internet bidez  http://www.txolarre.org



SAIO ZAHARRAK entzuteko

http://www.bideokerretik.blogspot.com

More info Checkpoint Rock :

http://www.myspace.com/checkpointrock

http://www.muguruzafm.com



Wednesday, April 29, 2009

BIDE OKERRERIK... DDD, Orgasmoaren gudariak!






Aupa ekipo!!!!!Aste pare bat uhinetatik at izan eta gero, BIDE OKERRA hartu eta ZUZEN zuzenean emanaldi berri bati ekinen diogu. Gaur gauean, DISCIPULOS DE DIONISOS, PORNOPUNKaren erregeak izanen ditugu estudioan "Los enigmas de la conducta humana" diskoa aurkezteko. Bañujantzia jarri, bizkarrean krema igurtzi eta uretan murgilduko gara emakume pertxenta eta gorputz lirainen artean....


DISCIPULOS DE DIONISOS ezagutzen ez dituenarentzan soilik esan, DISCIPULOS DE DIONISOS bakarrak direla. Uzten dutenean ez dela besterik izango... Baina bitartean, Rock&roll bero, zikin eta izerditsuaz gozatu Orgasmoaren Gudariak bezala....


Tolosaldean, uhinetan zehar 107,5 eta 102,10 dialean, eta internet bidez, mundu osorako, www.txolarre.org helbideab klikatuz


ENTZUN ZUZENEAN, gaueko 21:00 aurrera107,50 FM102,10 FM


SAIO ZAHARRAK entzuteko


DISCIPULOS DE DIONISOS more info:

Wednesday, April 1, 2009

BIDE OKERRETIK... TXAPARRADA MUSIKALA

Gaur gauean TXAPARRADA MUSIKALA diskoa aurkeztuko dugu BIDE OKERRETIK ZUZEN irratsaioan; Bi ordutako saio monografikoan, Bergaran egun jorratzen den musika ezagutuko dugu, zenbait gonbidatu izanen ditugularik telefono bertzealdean...

Besteak beste, honako musika taldeen kantak entzunen ditugu: Aitzol Mijika, Larra, Pedre, Ady holden, Morley, Cool panic, Sententzia, Turboshit, Olimpic Darts, The street 77, Belceblues, Supercools, Rotten Teenagers, Yotox, Garate, Azkaiter Pelox, Pixi eta Fer, Mahaster River, Zigor, Hebert eta Idi, Folsom Four, Fly Shit, Extorsion, No Hay Solucion, Lord Witch, Nobox, Hard Flip, Emon, Aby Kem, Ene...

Gaueko 21,00 aldera abiatu eta 23,00 bitarte, FM bidez Tolosalderako eta internet bidez mundu osorako.... BIDE OKERRETIK ZUZEN!

http://www.txolarre.org